Ikastolako orrian sartzeko, egin klik argazkiaren gainean

2008/11/30

DURANGOKO AZOKAN

Hurrengo astean Durangoko azoka ospatuko da. Bertara ailegatzeaz batera hainbat eskaintza eta hainbat zalantza sortuko zaizkizue segurazki erosterako orduan.

Guk, Durangoko azokan izango diren material batzuen informazioa ikusteko aukera emango dizuegu aldez aurretik:

AZOKAKO ORRIA ikusi

URTXINTXAREN: JOLASAK-LIBURUAK-ABESTIAK... ikusi


HAUR LITERATURA ARETOKO EGITARAUA

Abenduaren 6an

HAUR LITERATURA ARETOA

  • 10:30 Lehiaketa: Asmakizunak.
  • 12:00 Ipuinak eta txotxongiloak: "Hala bazan". Rosa Martinez. 3 urtetik gora.
  • 15:30 Eskulan tailerra: "Liburu bat egin"
  • 16:30 Magia ikuskizuna: Txoborro magoa. Adin guztiak.
  • 10:30 Ipuin kontaketa interaktiboa: "Ttantto". Antton Kazabon. 5 urtetik gora.
  • Gainontzeko orduetan, irakurketa librea.

Abenduaren 7an

HAUR LITERATURA ARETOA

  • 11:30 Ipuin kontaketa: "Han eta hemengo kondairak". Zurrumurru antzerki taldea. 5 urtetik gora.
  • 12:30 Tailerra: globoflexia.
  • 16:30 Ipuin kontalaria: "Harrigarria eta Beldurmendiko ipuinak"". Maite Franko. 4 urtetik gora.
  • 18:00 Diskoteka-karaoketa
  • Gainontzeko orduetan, irakurketa librea
Abenduaren 8an

HAUR LITERATURA ARETOA

  • 10:30 Eskulan tailerra: "Orri-markatzailegak".
  • 12:30 Antzerkia: "Mundua Koloretan". Txatxilipurdi Elkartea. 2-5 urte.
  • 15:30 Lehiaketa: liburu arteko ginkana.
  • 16:30 Ipuin kontalaria: "Arrapio:arraunako eta puntapio". Doroteo Zorbaran. 6 urtetik gora.
  • Gainontzeko orduetan, irakurketa librea.

BADATOZ GABONAK




2008/11/20

ZERTAN DABILTZA?


Ebaluazio garaia

Ikasturtea aurrera doa, gabonak gerturatzen ari dira eta orain arte burututako lan eta azterketa guztiak ebaluatzeko sasoian daude.


Euskararen eguna

Euskararen eguna, abenduaren 3an dela eta, egitaraua antolatzen ari dira

HAUTESKUNDEAK

Ikasleek konsejo eskolarrerako ikasleak aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte

Honako 3 alderdik hartzen dute parte konsejo eskolarrean


  • ikasleek

  • irakasleek

  • gurasoek

NOIZ: Azaroaren 21ean, ostirala 3etan

NON: Liburutegian

NORENTZAT: DBH-ko ikasleentzat

2008/11/19

TELEBISTA IKUSTEKO GOMENDIOAK



Familientzako gomendioak:

  • Kontrolatu umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora.
  • Aukeratu ikusi nahi dena eta programen edukiari buruzko informazioa aurretik lortu.
  • Umearen garapenerako programa egokiak aukeratu.
  • Publizitatea, bere asmoa eta konbentzitzeko estrategiak analizatzen lagundu.
  • Seme-alabei distraitzeko aukerak eman, telebista aisialdiko baliabide bakarra bihurtzea ekidin.
  • Telebista itzali familiako otorduetan eta ikasteko denboran.
  • Ikusten diren programetako edukiak eztabaidatu eta interpretatu (elkarrekin ikustea).
  • Ez erabili telebista umeak geldirik edukitzeko tresna gisa, ez molestatzeko helburuarekin.

DISLEXIA HAURRETAN

Ume askok eskolan arazoak izaten dituzte, arrazoi ezberdinak egon daitezke, baina horietariko bat dislexia da.
Arazo hau duten umeek, normalean, hasieran, ume argiak izaten dira. Beraien portaera etxean, egokia izaten da. Baina klasea aurrera doan heinean pixkanaka atzeratutak geratzen diren umeak izaten dira.Gainera, ume batzuek geldi egoteko zailtasunak dituzte. Honen arrazoia, nerbio sisteman zailatsun bat dutela da.
Denboran hartzen bada ez da oso arazo handia, eta bai gurasoek, bai hezitzaileak argi izan behar dituzte zeintzuk diren ume dislexiko baten ezaugarriak.
- Adi egoterakoan zailtasunak izatea.- Momentuan esandakoa gogoratzeko zailtsasunak izatea.- Eskolan beherakadak izatea, gehienetan irakurmen, idazmen eta matematika arloetan.- Zailtasunak izatea ezkerra eta eskuma ezberdintzerakoan. Adibidez 25 eta 52 nahastea edo b eta d.- Koordinatzerakoan, arazoak izatea (ibiltzerakoan,kiroletan…)- Eskolako notak, liburuak, materiala…apropox galtzea.- Denboraren kontzeptuak ezin ditu ikasi, gaur, atzo eta bihar nahasten ditu.
Oso garrantzitsua da edozen irakasle dislexiari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk edukitzea. Modu honetan eskolako arazo asko ekidituko genituzkelako.
Arazo hau duen ume bati, berarekiko interesa erakutzi behr zaio, inseguritatea sentitzen uelako irakaslearen erantzunean eta ez zaio beste umeekin konparatu behar bere hasierako emaitzak bakarrik hartu behar dira kontuan.
Ahalit eta arreta gehien eman behar zaio, baina aldi berean denbora ere eman behar zaio ariketak egiteko orduan.
Ezinbestekoa da lan ona goranztea umea motibatzeko.

GAI INTERESGARRIAK




  • 0tik 5 urtera Estresa umeengan (Enrique Saracho)

  • 6tik 11 urtera Emoziozko heziketan gurasoen zer esana (Eli Moreno)

  • Zeure Txokoa Gurasoei erantzuten amona gaixorik, etorkizuneko ikasketak, sexuari buruzko lehen elkarrizketa (Etxadi)

  • 12tik 18 urtera Nerabezaroan drogak kontsumitzea,kaltegarriagoa?(Alasne Idoiagabeitia)

  • Denentzat Aniztasuna:Desberdintasunak berdin egiten gaitu (Tania Pereda)



Gai hauen informazioa IKUSTEKO KLIKATU

GURASOENTZAKO GAI INTERESGARRIAK



- 0tik 5 urtera Beldur ohikoenak (Etxadi)

- 6tik 11 urtera Nola sustatu gure seme-alaben autonomia? (Maria Escudero)

- Gurasoei erantzuten talde presioa, bullyng, merienda emateko ordua (Etxadi)

- 12tik 18 urtera Erabaki egokiak hartzen laguntzeko gomendioak (Hilario Garrudo)

- Denentzat Adopzioa, gizartearen onerako hautua

egin klik hemen gai hauek ikusteko


2008/10/26

BIDEO JOLASAK ETA UMEAK

ikusteko egin klik hemen

Gaur egun ume gehienek dituzte bideo jolasak, mugikorrak... makina horiek bihurtu dira beraien "jolasa" eta "jolaskideak". Egoera honen aurrean, erabaki batzuk hartzeko aholku batzuk agertzen dira hemen.

korrika 16