Ikastolako orrian sartzeko, egin klik argazkiaren gainean

2009/02/28

AGUR

Otsailaren 27a ere heldu da, urtarrilaren 8a heldu zen bezala. Bi hilabete lehenengo mailakoekin pasatu eta gero, agur esateko ordua iritsi zait. Bukatu dut bigarren praktikaldia eta berriro ere Gasteizera joango naiz unibertsitatera. Azken ordurako, pastel bat, gailetak eta bi hilabete honetan egindako argazki guztiekin osatutako bideo bat oparitu diet. Bideoa ikusten, pastela janez eta bi musu emonez agurtu nituen, kalean ikusiko ginela esanez eta bisitaren bat egingo nuela baieztatuz.

BIRZIKLATZEN

Inguruneako birziklatze gaiari amaiera emateko, eskola kanpoko kontenedoreetara joan ginen, hainbat material botatzera. Bakoitzak jakin behar zuen ematen zitzaion hondakina nora bota behar zen.



A

2009/02/23

panpina


Bi boteilakin eginiko gelako panpina

ordenagailu gelan

Ostiralean, inguruneako orduan prestatuak nituen ariketa batzuk egitera joan ginen ordenagailu gelara (birziklatzeko ditugun ontziak eta material motak)









egunerokoak

Gabonetatik bueltan zabaldu zuten beraien egunerokoa. Ordundik, egunero idazten dute egunean zehar egin dutena hitzen bitarten eta marrazki batez.







txitxiburduntzi


Txitxiburduntzi ospatu genuen, 19an. Bakoitzak bere bokadilloa eta edaria motxilan harturik, Arretxinagara joan ginen.










koadernoa eraikitzen

Ingurunean, zamarren ontziak, material motak ... ikasteaz gain, koaderno bat eraiki dute, esne pote bat erabiliz.Esne potea ondo ireki, kolorezko papel koloredun batekin forratu, egunkari, aldizkari eta beraien argazkiekin apaindu, lerrodun orriak sartu eta forro trasparentearekin forratuz egin dituzte argazkian azaltzen diren koadernoak.















2009/02/06

Santa Ageda

Otsailaren 4ean, goizeko 11etatik eguerdiko ordu batak arte Markinako kaleetan ibili ginen abesten. Arratsaldean ere, berdin egin genuen, 2:30etatik

4ak arte. Euriaren ondorioz ezin izan genuen 4,30ak art e kaleak alaitzen ibili.

1 eta 2.en mailakook abestu genituen koplak:



  • JANTZI TXAPELA ETA ABARKAK
ESKUAN HARTU MAKILA
BORONDATERIK BADAUKAZUE
POLTSAN BOTA DIRU PILA



  • EGURALDIA LAGUN DUGULA/LAGUNDU GABE
HEMEN GATOZ GU KANTARI
ALAITASUNA ESKEINTZEKOTAN
MARKINA HERRI DANARI



  • SANTA AGEDA BESPERAN EZIN
GINEN ETXEAN GERATU
GOIZEZ HASITA GAUA ARTEAN
EZINGO DOGU BUKATU




  • ETXERIK ETXE ATERIK ATE
EMATEN DUGU DENBORA
GURE ASABEN OHITURA
ZAHARRAK BEHAR DITUGU GOGORA















2009/02/02

bakearen eguna ospatzen


Eguerdiko 12terdietan jolastokira bajatu ginen.Gela bakoitzak bere pankarta eroan eban.Ume bakoitzak globo bat eskuan eta pegatina bat paparrean.Abestu ondoren usoak askatu genduzan eta globoak airean joan ziran.

2009/01/29

Landareak hazten


Egunero egin diote bisita bat baino gehiago beraien ontzietako jarritako (indaba, garbantzu edo lenteja) aleei.
Egun hauetan, landare itxura hartzen hasi dira beraiek jarritako aleetatik sortzen hari diren landareak. Batzuk luzeak eta finak, besteak hosto zabalagodunak... era guztietako landareak izango dituzte.

2009/01/23

Bakearen eguna

Urtarrilaren 30ean bakearen eguna ospatzeko, guk pankarta bat egin dugu.
BAKEA IKASGELAN leloa eta adar arteko kabiko arrautzetatik bakea ekarriko diguten usoak jarri ditugu

2009/01/20

zelan jaiotzen da landare bat?

Ingurunean, landare bat zelan jaiotzen den ikasten ari dira. Bakoitzak bere landarea nola jaiotzen den frogatuko dute etxetik ekarritako poteetan.



Prozedura hau jarraituko dute, egun hauetan:
  1. Ontzi batean, kotoi heze zati bat sartu, eta gainean (garbantzu, lenteja edo indaba) ale bat jarriko dute.
  2. Egun gutxi barru, sustrai txiki bat haziko da.
  3. Denbora igaro eta gero, landare txiki bat haziko da.

korrika 16